1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
160/2024 EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, zehaztu egiten da zein diren Nafarroako Unibertsitate Publikoan oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko diren OLko administrari izateko 22 lanpostuak (C maila) eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 3an emandako 2121/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko administrari izateko 22 lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.
Deialdi horren 1.2 oinarriaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen beste ebazpen baten bidez zehaztuko da zein diren lanpostuak eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia, betiere Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 19an hartutako erabakiaren bidez onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostuak betetzeko Arautegiaren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera xede horrekin deitzen den lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko irailaren 26an emandako 2079/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko OLko administrari izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko abenduaren 27an emandako 2688/2023 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion OLko administrari izateko lanpostu hutsak (C maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko prozedurari, eta 162, 363, 385, 738, 744, 775, 776, 785, 800, 802, 803 eta 812 zenbakiko lanpostu hutsak esleitu ziren.
Lekualdatze-lehiaketa ebatzi ondoren, 2023ko enplegu publikoaren eskaintzan lekualdatze-lehiaketan aukeratu ez diren lanpostuak dira deialdian sartzen direnak, eta haiei lekualdatze-lehiaketaren ondorioz libre gelditzen direnak gehitu behar zaizkie. Hala ere, kontuan hartuta lekualdatze-lehiaketan parte hartu zuten hiru pertsonak ez dutela lanpostu hutsik utzi lanpostu-erreserbarik ez duen burutza batetik edo unitate organiko baten zuzendari postu batetik parte hartzeagatik, deialdian eskaintzen diren OLko administrarien 22 lanpostuak lortzeko, Kudeatzailetzak OLko administrari izateko hiru lanpostu sartu ditu, plantilla organikoan hutsik daudenak.
Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea zein diren zehazki oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez beteko diren OLko administrari izateko 22 lanpostuak (C maila) eta haietako bakoitzaren zenbakia, baldintzak eta lantokia –lanpostuak betetzeko deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2023ko urriaren 3an emandako 2121/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen–. Eranskinean ageri dira lanpostu horiek.
Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 18an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.
ERANSKINA.–OL-KO ADMINISTRARI IZATEKO LANPOSTU HUTSAK (C MAILA)
LANPOSTUA | ATXIKIPENA | CAMPUSA | LANALDIA | HIZKUNTZA |
733 | IKERKETA ZERBITZUA / NAZIOARTEKOTZE ETA LANKIDETZA ATALA | IRUÑEA | GOIZEZ | I–B2 |
386 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 1. UNITATEA | TUTERA | GOIZEZ | |
768 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA | IRUÑEA | GOIZEZ | E–C1 |
813 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA ATALA / UNIBERTSITATEAREN ARRETA BULEGOA | IRUÑEA | GOIZEZ | E–C1 |
737 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 2. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
415 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 6. UNITATEA | TUTERA | GOIZEZ | |
777 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 4. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
762 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 4. UNITATEA | IRUÑEA | SILZ | E–C1 |
778 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 4. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
806 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 4. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
811 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 4. UNITATEA | IRUÑEA | SILZ | E–C1 |
410 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 4. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
763 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 5. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
382 | IKERKETA ZERBITZUA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
721 | IKERKETA ZERBITZUA | IRUÑEA | GOIZEZ | E–C1 |
727 | IKERKETA ZERBITZUA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
795 | IKERKETA ZERBITZUA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
796 | IKERKETA ZERBITZUA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
779 | IKERKETA ZERBITZUA / DOKTORETZA ESKOLA | IRUÑEA | ARRATSALDEZ | E–C1 |
799 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 1. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
804 | INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO ZERBITZUA / IKASTEGIEN ETA SAILEN ATALA / KUDEAKETARAKO ETA KOORDINAZIORAKO UNITATEA-LAGUNTZA ADMINISTRATIBOKO 2. UNITATEA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
385 | EKONOMIA GAIETARAKO ZERBITZUA / KONTABILITATE ATALA | IRUÑEA | GOIZEZ | |
Iragarkiaren kodea: F2403303