45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1744. eta 1745. lurzatietan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2024ko urtarrilaren 18an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Vianako SR-4ko P.2.3 eta P.2.4 lurzatietan, Francisco Becerra Abadía kalean. Paula Pérez Estebanek eta Lander Echendona Blancok sustatu dute, eta helburua da aldatzea lerrokadurak eta okupazioa beheko solairuan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2024ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Blanca Yolanda González García.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2402071