45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Gipuzkoa etorbideko 43an igogailua jartzeko. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Gipuzkoa etorbideko 43an dagoen eraikineko lerrokadurak aldatzeko, oztopo arkitektonikoak kendu nahi dira eta. Azterketa hango jabekideen erkidegoak sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Berriozarren, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2403267