45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketa, Ordenantza Fiskaleko herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubideak eta kanonak arautzen dituen Ordenantzan. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Baztango Ordenantza Fiskaleko herri-ondasunen aprobetxamendu eta erabileragatik ezarritako eskubideak eta kanonak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa.

2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urtarrilaren 11n, bai eta Udalaren iragarki-oholean ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketaren testua argitara ematen da jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarrean sar dadin.

Baztanen, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

TARIFEN ERANSKINA

"Aprobetxamendu deklaratiboa hektarea komunal bakoitzeko" izenburuarekin epigrafe berri bat sortzen da, herri-lurretan azienda bazkatzeagatik Nekazal Politika Bateratuan edo NPBean deklaratzeko jasotzen den hektarea bakoitzeko 6 euro ordainduz.

Tasa hau ekitaldi berriaren hasieran igoko da, aurreko urteko Nafarroako KPIaren aldaketaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L2403285