45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLLARAN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, argitaratu zen Alkatetzaren 2022ko urriaren 13ko 77/2022 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, Ollarango lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Alkatetzak, 2024ko otsailaren 16an, 15/2024 Ebazpena eman zuen, izendapen hauekin: Aurora San Martín Vigorra Ollarango Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta esleitzen zaio 2 zenbakia duen administrari lanpostua, lanaldi osokoa; eta María del Carmen Ugarte Irigoyen Ollarango Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta esleitzen zaio 3 zenbakia duen etxeko laguntzaile lanpostua, astean 20 orduko lanaldia duena.

2024ko martxoaren 20an jabetu beharko dute lanpostuaz.

Ollaranen, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2402988