45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, C mailako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Bukatu da prozesua D mailako ehorzlearen lanpostuak (1210D04101 eta 1210D04102 kodeak) merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 17ko 2357/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.

Alkatetzaren otsailaren 6ko 337/2024 Ebazpenaren bidez,

EBATZI DA:

Lehenbizikoa.–Honako izangai hauek Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, ehorzlearen lanpostuan ari daitezen:

CANO GARCÍA, JUAN CARLOS,

Plantilla organikoan 1210D04101 kodea duen lanpostua.

FELIPE MARQUÉS, JOSÉ MARÍA,

Plantilla organikoan 1210D04102 kodea duen lanpostua.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko otsailaren 5ean jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, galduko ditu Tuterako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402955