45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Manuela Aleu Bonaut andrea, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua.

Manuela Aleu Bonaut andreak, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko buruak, uko egin dio burutzari, eta horretan aritzeko azken eguna 2024ko otsailaren 14a izanen da. Lanpostu horretarako izendapena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 4ko 368/2008 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Manuela Aleu Bonaut andrea, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko otsailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2402640