45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, plantillako artxibozainaren lanpostu hutsa betetzeko, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez Deialdiko lanpostua bete gabe uztea

Alkatetzak ekainaren 12an eman 1384/2023 Ebazpenaren bidez, bete gabe uzten da deialdia Tuterako Udalaren zerbitzuko artxibozainaren lanpostu huts bat, A mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko.

Alkatetzak maiatzaren 2an eman 1010/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da deialdia Tuterako Udalaren zerbitzuko artxibozainaren lanpostu huts bat, A mailakoa, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko.

Aipatutako hautaketa-prozesuan onartua izateko epea amaituta, egiaztatu da ez dela aurkeztu lekualdatze-lehiaketa berezian parte hartzeko eskaerarik, eta, beraz, deialdia bete gabe utzi behar da. Delako deialdia 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Adieraztea deialdiko (lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez A mailako artxibozainaren lanpostu hutsa betetzeko) lanpostua bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion deialdiaren aipamenean, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.

Tuteran, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402631