45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen 20/2021 legean xedatutakoarekin bat, udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion Ekonomialari lanpostu bat, gehienez, betetzeko, sartzeko prozeduraren bidez eta merezimendu lehiaketaren salbuezpenezko sistemaren bidez. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko otsailaren 12an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Iruñeko Udalaren eta haren Erakunde Autonomoen zerbitzurako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion ekonomialariaren lanpostu bat sartzeko prozeduraren bidez eta salbuespenezko merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan, argitaratuko deialdiarekin bat egin baita, eta bat etorrita hautaketa Epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eskatutako agiriak behin aurkeztuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko,

ERABAKITZEN DA:

1. Ramón Ortega Tarroc Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea ekonomialari lanpostuan, 1-100514-4 plaza zenbakia esleituta.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko martxoaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzea.

Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2402624