45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

DONEZTEBE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Alkate udalburuaren azaroaren 25eko 178/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an), deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat eta liburutegiko arduradunaren lanpostu bat betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, bada, alkatearen otsailaren 19ko 22/2024 Ebazpenaren bidez, Miguel Ángel Ezcurra izendatu da Udaleko funtzionario, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko eta alkatearen otsailaren 19ko 23/2024 Ebazpenaren bidez, Margarita Erdozain Azpilikueta izendatu da Udaleko funtzionario, liburutegiko arduradunaren lanpostuan aritzeko.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2402998