45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea

Antsoaingo Udaleko alkateak, 2024ko otsailaren 16an, 194/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 24an hartu erabaki baten bidez, onetsi zen deialdi bat Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, funtzionarioen araubidean, eta deialdia argitaratu zen 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ean. Lanpostuak 9003. zenbakia dauka plantillan.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 12an hartutako erabaki baten bidez, akats zuzenketa onetsi zen, 4. oinarria aldatzen zuena (Nahitaezko euskararen B2 maila gehitzeko baldintzak). Deialdi hori argitaratu zen 2024ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ean.

Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, le­hia­keta bete gabe gelditu dela dioen ebazpen bat emanen du alkateak. Ebazpen hori Nafarroako Aldiz­kari Ofizialean argitaratuko da.

Xedapen horrekin bat, eta Antsoaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian ezarritako epea iraganik eskabiderik aurkeztu gabe, bidezkoa da aipatutako deialdia bete gabe uztea.

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea Ansoaingo Udalaren zerbitzura jarduteko eta plantilla organikoan 9003 zenbakia duen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 24an hartutako erabaki baten bidez onetsi zen, eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 21ean, azalpen-zatian adierazitako arrazoiengatik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea.

Antsoainen, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2402874