45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

19/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Nafarroako Adinekoen Kontseiluan Nafarroako adinekoen elkarteen ordezkari izateko hautagaitzak aurkeztu eta, hala badagokio, hautatzeko prozedurari.

Nafarroako Adinekoen Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kontsulta organoa da eta gizarte zerbitzuen barrutiko eskumena duen departamentuari dago atxikia. Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortzen da "adinekoen eta haiekin lotutako entitateen eta erakundeen foro gisa, parte har dezaten herritar horien ongizatea lortzeko politika eta jarduketen plangintzan, exekuzioan eta jarraipenean".

Nafarroako Adinekoen Kontseilua sortzen duen azaroaren 24ko 334/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 5. zenbakiko b), c) eta d) letrek (urriaren 24ko 88/2028 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera) zehazten dute Nafarroako adinekoen elkarteak Kontseiluan nola egonen diren ordezkaturik, lurralde-eremuaren eta ordezkagarritasunaren, eta kontseilukide kopuru hau ezartzen du:

"b) Hamalau kide, gizarte zerbitzuen barrutian ari diren adineko elkarteen ordezkari, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitakoarekin bat. Barruti bakoitzeko entitateek bi kide izendatuko dituzte gehienez, salbu Iruñeko eta Iruñerriko gizarte zerbitzuen barrutian, non lau kide izendatuko baitira, bi Iruñeko esparrurako eta bi Iruñerriko esparrurako.

c) Bi kide, Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztian ari diren adinekoen elkarteen ordezkari.

d) Bi kide emakume adinekoen elkarteen ordezkari, betiere haien estatutuen arabera elkartekide izateko betebeharra bada adineko emakume izatea".

Horrez gain, artikulu horretako 6. zenbakiak honako hau dio: "Aurreko apartatuko b), c) eta d) kasuetan, elkarteek edo taldeek proposatutako kide kopuruak gainditzen duenean arlo edo esparru bakoitzari esleitutako kideen gehieneko kopurua, hasieran proposatutako hautagaien artean aukeraketa eginen dute arloko edo esparruko elkarteek. Bozketan berdinketarik izanez gero, kide gehien edo ordezkagarritasun handien duen elkarteko kidea hautatuko da".

Halaber, eta gizarte zerbitzuen lurralde egiturari dagokionez, gizarte zerbitzuen barrutiak finkatzen ditu eta horietako bakoitzean zerbitzuak jasotzeko oinarrizko barrutiak adierazten ditu maiatzaren 17ko 33/2010 Foru Dekretuak, zeinak Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Zerbitzuen zonifikazioa ezartzen baititu. Aipatu barrutietako udalerriak foru agindu honen II. eranskinean daude jasota.

Azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluak jasotzen du Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kideak gehienez ere 4 urtez egoten ahal direla karguan. Epe hori iragan denez, hasiera emanen zaio Nafarroako adinekoen elkarteen ordezkari izateko hautagaitzak aurkeztu eta, hala badagokio, hautatzeko prozedurari.

Horrenbestez, azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Hasiera ematea Nafarroako Adinekoen Kontseiluan Nafarroako adinekoen elkarteen ordezkari izateko hautagaitzak aurkeztu eta, hala badagokio, hautatzeko prozedurari, foru agindu honen I. eranskinean jasotako oinarriei jarraikiz.

2. 15 egun balioduneko epea izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako adinekoen elkarteek hautagaitzak aurkezteko Nafarroako Adinekoen Kontseiluari, bakoitzaren lurralde-eremu eta ordezkatzen duen eremuaren arabera.

2. Foru agindu hau Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 9an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen barruti batean lan egiten duten adinekoen elkarteen ordezkariak hautatzeko prozedura.

1. Azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuak Nafarroako Adinekoen Kontseilua arautzen du eta 4.5.a) artikuluan adierazten du gizarte zerbitzuen barruti bakoitzeko erakundeek gehienez ere bi kide izendatuko dituztela, Iruñea eta Iruñerria salbu; azken horietan, lau kide izendatuko dira: bi Iruñekoak eta beste bi Iruñerrikoak.

2. Barruti edo esparru bakoitzerako esleitutako kideak baino hautagai gehiago aurkezten badira, barruti edo esparruko elkarteek hasiera batean aurkeztutako hautagaien artean hautatu beharko dute. Bozketan berdinketarik izanez gero, kide gehien edo ordezkagarritasun handien duen elkarteko kidea hautatuko da. Kide titularrak kanpoan edo eri daudenean edo justifikatzen diren gainerako kasuetan, ordezko izendatzen direnak ariko dira haien ordez.

3. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte hautagaiek, titularrek eta ordezkoek:

a) Nafarraren izaera politikoa izatea.

b) 65 urtetik gorakoa izatea, edo 60 urtetik gorakoa baldin jarduera profesionala edo lanekoa utzi badu.

c) Hauteskunde bidez hautatutako kargurik ez betetzea, izan udal hauteskundeak, erkidegokoak nahiz orokorrak, eta goi kargurik ez izatea Nafarroako Foru Komunitatean dauden Administrazio Publikoetako edozeinetan.

4. Prozedura honetara deitutako elkarteen egoitza soziala edo lurralde-ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean egotea, legez eratuta egotea eta Nafarroako Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribaturik egotea.

5. 15 egun balioduneko epea izanen dute Nafarroako adinekoen elkarteek hautagaitzak aurkezteko, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hautagaitzak elkartearen ordezkariak aurkeztu beharko ditu, idatziz eta foru agindu honen III. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz. Hautagaitza Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko zaio, eta, ahal dela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Horrez gain, aukera dago hautagaitzak aurkezteko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan administrazio publikoei zuzendutako eskaera, idatzi eta komunikazioak aurkezteko ezarritako lekuetatik edozeinetan.

4. Hautagaitzak aurkezteko epea iraganik gizarte zerbitzuen barruti bakoitzerako bi hautagaitza besterik ez badira aurkeztu (Iruñeko bi eta Iruñerriko beste bi barne), Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko kontseilariak zuzenean izendatuko ditu hautagaitzak Nafarroako Adinekoen Kontseiluko kide.

Barrutietako batean bi hautagaitza baino gehiago aurkezten badira, bozketa eginen da aurkeztatutako hautagaien artean aukeratzeko, artikulu honen 6. apartatuan ezarritako prozedurari jarraikiz.

5. Ez bada bozketarik egin behar, Departamentuaren web-orriaren bidez jakinaraziko da (https://www.navarra.es/eu/eskubide-sozialak).

Halaber, bozketa egin behar bada, web-orri horretan bertan emanen dira aditzera aurkeztutako hautagaitzak, horiek aurkeztu dituzten elkarteak eta zein izanen den bozkatzeko epea.

6. Bozketa, beharrezko izanez gero, idatziz eginen da, eskabidea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira zuzenduta, eta, ahal dela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan administrazio publikoei zuzendutako eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkezteko aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

Elkarte bakoitzak boto bakar bat eman dezake dagokion hautagaitzetarako. Boto-paperean bakoitzaren botoa jasoko duen hautagaitza adieraziko da, horren titularra eta ordezkoarekin. Edonola ere, titularra besterik ez bada adierazten, ulertuko da ordezkoak botoa ere jasoko duela.

Elkarteko edozein kidek eman dezake botoa, baldin elkartearen edo erakundearen ordezkaritza frogatzen badu. Bere identifikazioa jasota geratuko da eta zer ordezkaritza daukan adierazi beharko du.

Boto gehien lortzen dituzten pertsonak hautatuko dira. Berdinketa badago, kide gehien edo ordezkaritza handiena duen elkartea hautatuko da.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitate osoan lan egiten duten adinekoen elkarteen ordezkariak hautatzeko prozedura.

1. Nafarroako Adinekoen Kontseilua arautzen duen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Legearen 4.5.b) artikuluak honako hau ezartzen du: adinekoen elkarteek bi ordezkari hautatuko dituzte Nafarroako Foru Komunitate osoan aritzen diren adinekoen elkarteen ordezkari gisa.

2. Ordezkariak hautatzeko prozedura 1. artikuluan adierazitakoa izanen da; edonola ere, modalitate honetan hautagaiak aurkezten dituzten elkarteek bete beharreko baldintza izanen da Nafarroako Foru Komunitate osoan aritzea.

3. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko adineko emakumeen elkarteen ordezkariak hautatzeko prozedura.

1. Nafarroako Adinekoen Kontseilua arautzen duen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Legearen 4.5.c) artikuluak honako hau ezartzen du: adineko emakumeen elkarteek ordezkari bat hautatuko dute adineko emakumeen elkarteen ordezkari gisa. Elkarte horiek haien estatutuetan baldintza hau izan behar dute: elkartean sartu ahal izateko adineko emakume izatea.

2. Ordezkariak hautatzeko prozedura 1. artikuluan adierazitakoa izanen da; edonola ere, beste baldintza bat gehitzen da: modalitate honetan parte hartzen duten elkarteetan sartu ahal izateko adineko emakume izatea.

II. ERANSKINA.–NAFARROAKO ADINEKOEN KONTSEILUAN ADINEKOEN ELKARTEEN ORDEZKARIAK IZATEN AHAL DITUZTEN GIZARTE ZERBITZUEN BARRUTIETAN DAUDEN UDALERRIAK

1. Ipar-mendebaldeko barrutia: Altsasu, Arakil, Arano, Arantza, Araitz, Areso, Arruazu, Bakaiku, Baztan, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Ergoiena, Eratsun, Etxalar, Etxarri Aranatz, Ezkurra, Goizueta, Igantzi, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Larraun, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Oitz, Olazti, Saldias, Sunbilla, Uharte Arakil, Urdazubi, Urdiain, Urrotz, Zugarramurdi, Ziordia, Zubieta.

2. Ipar-ekialdeko barrutia: Abaurregaina, Abaurrepea, Oibar, Agoitz, Aria, Aribe, Artzibar, Auritz, Burgi, Kaseda, Gazteluberri, Erro, Espartza Zaraitzu, Eslaba, Ezkaroze, Ezporogi, Galipentzu, Galoze, Garde, Garaioa, Garralda, Gorza, Hiriberri, Izaba, Itzagaondoa, Itzaltzu, Jaurrieta, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Lizoain, Longida, Luzaide, Irunberri, Nabaskoze, Otsagabia, Orontze, Orotz-Betelu, Orbaizeta, Orbara, Orreaga, Petilla Aragoi, Erromantzatua, Erronkari, Zare, Zangoza, Sartze, Untzitibar, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz-Hiria, Urzainki, Uztarroze, Bidankoze, Esa.

3.1. Iruñeko barrutia: Iruña.

3.2. Iruñerriko barrutia: Antsoain, Anue, Atetz, Barañain, Basaburua, Belaskoain, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Bidaurreta, Biurrun-Olkotz, Burlata, Ziritza, Zizur, Oltza zendea, Etxarri, Egues, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Goñi, Galar, Uharte, Ibargoiti, Itza, Txulapain, Lantz, Elo, Noain Elortzibar, Muru Artederreta, Odieta, Olaibar, Ollo, Orkoien, Tebas, Ultzama, Untzue, Atarrabia, Zabaltza, Zizur Nagusia.

4. Lizarrako barrutia: Abaigar, Abartzuza, Adios, Aguilar Kodes, Allin, Allo, Ameskobarrena, Antzin, Andosilla, Añorbe, Aranaratxe, Aras, Arellano, Armañantzas, Arroitz, Artazu, Aiegi, Azagra, Azuelo, Barbarin, Bargota, Cabredo, Carcar, Zirauki, Desoio, Deikaztelu, El Busto, Eneritz, Esprontzeda, Lizarra, Etaiu, Eulate, Genevilla, Gesalatz, Girgillao, Iguzkitza, Lana, Lapoblación, Larragoa, Elizagorria, Legarda, Legaria, Lerin, Lezaun, Lodosa, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Metauten, Mirafuentes, Morentin, Mues, Murieta, Muruzabal, Nazar, Obanos, Oko, Olexoa, Oteitza, Piedramillera, Gares, Jaitz, Santsol, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Tirapu, Torralba del Río, Torres del Río, Deierri, Ukar, Uterga, Viana, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Zuñiga.

5. Tafallako barrutia: Artaxoa, Barasoain, Beire, Berbintzana, Caparroso, Zarrakaztelu, Faltzes, Funes, Garinoain, Leotz, Larraga, Martzilla, Mélida, Miranda Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Azkoien, Pitillas, Puiu, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Uxue.

6. Tuterako barrutia: Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Milagro, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tulebras, Tutera, Valtierra, Alesbes.

III. ERANSKINA.–NAFARROAKO ADINEKOEN KONTSEILUA

ADINEKOEN ELKARTEEN KONTSEILUKIDE IZATEKO HAUTESKUNDEAK

HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO EREDUA

HAUTAGAITZAREN MODALITATEA (markatu dagokiona)

(Udalerria adierazi) gizarte zerbitzuen barrutia:

Nafarroako Foru Komunitateko elkarteak:

Adineko emakumeen elkarteak:

EPAIMAHAIKIDEA

DATU PERTSONALAK:

Izen-deiturak:

Zein elkartetakoa den:

NANa:

HARREMANETARAKO DATUAK:

Telefonoa:

Helb. elek.:

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Sinadura

ORDEZKOA

DATU PERTSONALAK:

Izen-deiturak:

Zein elkartetakoa den:

NANa:

HARREMANETARAKO DATUAK:

Telefonoa:

Helb. elek.:

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Sinadura

DATUEN GAINEKO KLAUSULA ATZEKO ALDEAN. HAUTAGAITZA AURKEZTEKO SINADURA EZINBESTEKOA DA.

DATU PERTSONALEN KLAUSULA. HAUTAGAITZA AURKEZTEKO NAHITAEZKO SINADURA.

Ematen diren datu pertsonalak tratatzeko arduraduna Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua izanen da. Datu horiek tratatuko dira bat etorrita datu pertsonalak babesteko indarrean dauden araudietan xedatutakoarekin, hau da, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin.

Tratamendua amaitzea: Adinekoen Nafarroako Kontseilua sortzen duen azaroaren 24ko 344/1997 Foru Dekretuari jarraikiz, pertsona nagusien elkarteen ordezkariak diren titularrak eta ordezkoak hautatzeko prozedura garatzea.

Datuak kontserbatzeko irizpideak: alderdi guztiek tratamenduaren helburuari eusteko interesa duten bitartean kontserbatuko dira, eta helburu horretarako beharrezkoak ez direnean, ezabatu eginen dira, datuen pseudonimizazioa edo datuen erabateko suntsiketa bermatzeko egokiak diren segurtasun neurriak hartuta.

Datuak jakinaraztea: hautagaien izenak eta haien elkartearen izena argitaratzen ahal dira, hautapen prozedura eta izendapena egin ahal izateko. Dokumentua sinatzean, berariazko baimena eskatzen da Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak hautagaien harremanetarako datuak emateko haiekin, hautagai izateagatik, kontaktatzeko interesa duenari.

Dagozkizun eskubideak:

–Baimena noiznahi kentzeko eskubidea.

–Datuetan sartu, zuzendu eta ezerezteko eskubidea eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubidea.

–Kontrol Agintaritzaren aurrean (agpd.es) erreklamazioak aurkezteko eskubidea, baldin eta uste baduzu tratamendua ez dela indarreko araudiaren araberakoa.

Datuak tratatzeko baimena eman ezean, ezin zara hautagai gisa aurkeztu Nafarroako Adinekoen Kontseilurako hauteskundeetan.

Harremanetarako datuak, zure eskubideez baliatzeko:

Posta helbidea: Eskubide Sozialetako Departamentua (González Tablas kalea 7).

31005 Iruña

Aurrera egiteko, onartu egin behar duzu aurreko klausula irakurri duzula eta ados zaudela.

ONARTU ETA SINATZEN DU, TOKI ETA EGUN BERETAN:

IZEN-ABIZENAK IZEN-ABIZENAK

TITULARRA ORDEZKOA

Iragarkiaren kodea: F2402482