45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

39/2024 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi direla Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan aritzeko direnak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 5ean emandako 421/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomorako. Deialdi hori 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak urtarrilaren 15ean emandako 36/2024 Ebazpenaren bidez, Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Deialdi hori 2024ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 26koan.

Lanpostuak aukeratzeko epea bukatu denez eta izangaietatik bakar batek ere eskaerarik aurkeztu ez duenez, bidezko da deklaratzea bete gabe utzi direla deialdi horretako lanpostuak, alegia, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdikoak.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe utzi direla Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFE/albokoen 2 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoan aritzeko direnak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin.

Iruñean, 2024ko otsailaren 14an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2402789