45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

648/2024 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, unibertsitateko erdi mailako tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 89/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 909/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 10ean.

Yolanda Jiménez Marín andreak uko egin dio aipatutako hautapen prozesuari, eta, beraz, deialdiaren 8.4 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da Julián Pedro Díaz Jiménez jauna sartzea izendapen proposamenean, haren ondo-ondotik ageri den pertsona baita. Horretan oinarrituta, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web fitxan 2023ko azaroaren 27an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. María Lizaso Olmos andrea, Leticia Úbeda Munárriz andrea, Maite Ascunce Vidondo andrea, María de Miguel Álvarez andrea eta Julián Pedro Díaz Jiménez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, unibertsitateko erdi mailako tituludun (laneko arriskuen prebentzioa) lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko martxoaren 8an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko otsailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

GIDABAIMENA

LIZASO OLMOS, MARIA

0008600

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

UBEDA MUNARRIZ, LETICIA

0010204

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

ASCUNCE VIDONDO, MAITE

0036572

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

DE MIGUEL ALVAREZ, MARIA

0038033

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

DIAZ JIMENEZ, JULIAN PEDRO

0001667

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2403045