45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

647/2024 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, nekazaritzako ingeniari tekniko lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 91/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 891/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 26an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatzea, nekazaritzako ingeniari tekniko lanpostuan aritzeko: María Lizaso Olmos andrea, Ivan Huarte Donazar jauna, César Ochoa Prat jauna, Miguel Laspalas Pérez jauna, Abraham Lora Urdiales jauna, María Beatriz Bonafonte Gavari andrea, María Begoña San Martín Erviti andrea, María Elena Beaumont Aristu andrea, Nerea Yeregui Balda andrea, Santos Jesús Martínez Iriarte jauna, Augusto Olite Tainta jauna, Concepción Gil Roanes andrea, Oier Aizkorbe Arlegi jauna eta Sergio San jauna.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 11n jabetu beharko dute lanpostuaz, bakoitzari dagokion tokian, hots, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko otsailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

GIDABAIMENA

LIZASO OLMOS, MARIA

0003851

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

HUARTE DONAZAR, IVAN

0002306

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

OCHOA PRAT, CESAR

0002311

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

LASPALAS PEREZ, MIGUEL

0003768

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

LORA URDIALES, ABRAHAM

0002304

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

BONAFONTE GAVARI, MARIA BEATRIZ

0006937

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

SAN MARTIN ERVITI, MARIA BEGOÑA

0002301

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

BEAUMONT ARISTU, MARIA ELENA

0001252

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

YEREGUI BALDA, NEREA

0003993

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

MARTÍNEZ IRIARTE, SANTOS JESUS

0002178

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

OLITE TAINTA, AUGUSTO

0003908

INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA

ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

GIL ROANES, CONCEPCION

0010563

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

AIZKORBE ARLEGI, OIER

0002505

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

SAN JUAN LAITA, SERGIO

0011143

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2403046