45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

646/2024 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean nekazaritzako ingeniari teknikoen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2020ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 1576/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 12an.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 3797/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari teknikoen 20 lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea 2024ko martxoaren 8a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta horietan lanean hasteko eguna, kasua zein den, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentukoan, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentukoan edo Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.

d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.

e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

4. II. eranskinean zehazten dira lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko 16 lanpostu hutsak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentukora, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentukora, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta adieraztea argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2024ko otsailaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

HUICI BAZTARRICA, AITOR

0006180

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALA

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

ZABALETA ULAYAR, JON

0002300

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

CHIVITE FERNANDEZ, JESUS FERNANDO

0002189

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

RESANO EGEA, JOAQUIN

0009428

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALA

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

ALEMAN CARRICA, SANTIAGO

0001240

EKONOMIA ETA OGASUNA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

OLLO ROS, JOSE JAVIER

0010382

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

II. ERANSKINA.–LEHIAKETAREN ONDORIOZKO LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEAREN EREMUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

0001252

EKONOMIA ETA OGASUNA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

FUNTZIONARIOA

0003993

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

0002304

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

0002306

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

0002311

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

0002505

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

0003851

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

0003908

INDUSTRIA ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALA

TRANTSIZIO ENERGETIKORAKO, PROIEKTU ESTRATEGIKOEN ETA S4ren ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

0003969

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

0005496

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

0006937

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZN

FUNTZIONARIOA

0010210

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

0010233

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

0010350

EKONOMIA ETA OGASUNA

KONTU-HARTZAILETZAKO ZN

FUNTZIONARIOA

0010391

LURRALDE KOHESIOA

TOKI ADMINISTRAZIOAREN ETA DESPOPULAZIOAREN ZN

FUNTZIONARIOA

0011143

LANDA GARAPENA ETA INGURUMENA

LANDA GARAPENEKO ZN

FUNTZIONARIOA

Bai

Iragarkiaren kodea: F2403047