45. ALDIZKARIA - 2024ko martxoaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, kargutik kentzen duena Esther Pérez Pérez de Onraita andrea, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Jarduera Ekonomikoari Laguntzeko eta Aurrekontu Kontrolerako Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Esther Pérez Pérez de Onraita andrea, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Jarduera Ekonomikoari Laguntzeko eta Aurrekontu Kontrolerako Bulegoko burua, 2024ko otsailaren 7tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2402462