44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, euskara ikasleei dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 745033.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/745033).

–Oinarrien xedea eta zertarakoa. Oinarri hauen xedea da euskalduntzen edo alfabetatzen ari diren Sakanako herritarrei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

–Onuradunak eta xedea. Diruz lagunduko dira 2023ko uztailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra arte egindako ikastaroen matrikulak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bidezkoak, C2 mailakoak barne. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak ez eta Sakanako Mankomunitateko langileek egindakoak ere.

–Oinarri arauemaileak. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 745033) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (https:// sakana-mank.eus).

–Laguntzetarako dirua, guztira: 25.000 euro.

–Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte.

Lakuntzan, 2024ko otsailaren 21ean.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2403039