2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, egin daitezen desjabetzeko aktak, honako proiektu honetan: ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea), La Pedrera izeneko edateko uren araztegian
Mairagako Mankomunitateko lehendakariak otsailaren 16an emandako 2024-0026 Ebazpenaren bidez, adierazi zen noiz eginen diren okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak, honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideei dagokienez: ur-biltegi berria eta handitzea (2. fasea), La Pedrera izeneko edateko uren araztegian, Tafallan (Nafarroa).
Tafallako Udalean eginen da, 2024ko martxoaren 21ean, 9:30ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.
Tafallan, 2024ko otsailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2402894