2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kirol klubei eta kirol atalei, 2023ko abendutik 2024ko azarora bitarte kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 744752.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/744752).
Alkatetzaren 2024ko otsailaren 19ko 255/2024 Ebazpenak onartua.
Lehenengoa.–Onuradunak:
Erakunde onuradun izan daitezke dirulaguntza ematea eragin duen egoeran dauden kirol klubak eta kirol atalak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta, betiere, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.
Bigarrena.–Helburua:
Zizur Nagusiko kirol klubei dirulaguntzak ematea, 2023ko abendutik 2024ko azarora bitarte Zizur Nagusian kirol ekitaldiak eta ikuskizunak antolatzeko, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Zizur Nagusiko kirol klubei eta kirol atalei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, Zizur Nagusian kirol ekitaldi eta ikuskizunak antolatzeko, 2023ko abendutik 2024rako azarora bitarte.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
10.500 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zizur Nagusian, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2402981