2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko, D ereduko euskarazko udalekuetarako, 2024rako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 744747.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/744747).
Alkatetzaren 2024ko otsailaren 19ko 253/2024 Ebazpenaren bidez onartua.
Lehena.–Onuradunak:
Euskarazko udalekuetan parte hartu duten udalerriko pertsonak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte: D ereduko LHko edo DBHko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan), udalekuak irauten duen bitartean Zizur Nagusian erroldatuta egotea, laguntza eskatzeko unean eta ebatzi arte.
Bigarrena.–Xedea:
D ereduko ikasleentzat antolatzen diren eta jolas-, kirol- eta/edo naturarekiko harreman-edukiak proposatzen dituzten euskara-udalekuetan parte hartzeak eragiten dituen gastuak finantzatzea, partez.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen deialdia (D eredua). 2024.urtea.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
1.500 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak 2024ko irailean aurkeztuko dira. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.
Zizur Nagusian, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2402961