44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2024an elkarte eta kolektiboei jarduera soziokulturalak garatzeko laguntzak emateko deialdia. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala: 744737.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/744737).

Alkatetzaren 2024ko otsailaren 19ko 249/2024 Ebazpenaren bidez onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak.

Zizur Nagusian ezarritako kultur elkarte edo kolektiboak.

Bigarrena.–Xedea.

Zizur Nagusian dauden kolektiboen ekintzak eta jarduerak sustatzea eta babestea izango da laguntzen helburua.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko elkarte eta kolektiboei jarduera soziokulturalak garatzeko laguntzak emateko 2024ko deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

2.460 euro.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 1ean bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2402952