2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2024rako gizarteratze-prozesuetarako eta/edo gizarte-larrialdietarako laguntzen Deialdia. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala: 744732.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/744732).
2024ko otsailaren 19ko 252/2024 Alkatetza Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak:
Laguntza hauen onuradun izan daitezke bizikidetzako familia-unitateak eta gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden banakako pertsonak, baldin eta deialdi honen 4. oinarriko baldintzak betetzen badituzte.
Bigarrena.–Helburua:
Prestazio horien bidez, honako hauek lortu nahi dira:
–Laguntza ekonomikorako tresnak sortzea, Zizur Nagusiko eta Zizurko Zendeako pertsonentzat eta/edo familientzat, Gizarte Zerbitzuko Gizarte Laneko lanbide-ekintzaren osagarri. Izan ere, gabezia ekonomiko eta/edo soziosanitario egiaztatuak dituztelako, premiaz bete behar dituzte oinarrizko behar hauek: ostatua, oinarrizko hornidurak, nutrizioa eta higienea, prestakuntza eta gizarteratze soziolaborala, eta zehaztu gabeko beste oinarrizko behar batzuk, baldin eta Gizarte Zerbitzuaren balorazio teknikoaren bidez justifikatzen badira.
–Talde minoritario eta kultural berezituetako pertsonak edo familiak integratzen laguntzea.
–Baztertuta eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolatzea eta integrazioa erraztea.
–Beren autonomian zailtasunak dituzten pertsonek etxean jarraituko dutela bermatzea.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Zizur Nagusiko Udalaren 2024rako gizarteratze-prozesuetarako eta/edo gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko oinarri arautzaileak.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
30.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik 2024ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, baldin eta aurkezten diren eskaerei erantzuteko aurrekontu-krediturik badago.
Zizur Nagusian, 2024ko otsailaren 19an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2402949