44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 24., 33., 34. eta 35. lurzatietan. Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 16ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Tuterako 4. poligonoko 24., 33., 34. eta 35. lurzatietarako (Ximenez de Rada kalea 32 eta Donantes kalea 33, 35 eta 37). Azterketa hori Antiguo Molino SLk sustatu du, jarraikiz José Miguel García Pérez arkitektoak idatzitako proiektuari.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Tuteran, 2024ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402917