44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA
–EPEL TUDELA-CULTURA TOKIKO ENPRESA ERAKUNDE PUBLIKOA–

Laburpena, 2024an dantza garaikideko egoitza eta ikerketa bat egiteko dirulaguntzen deialdiarena

DDBN (identifikazioa): 744446.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/744446).

Epel Tudela-Cultura Tuterako enpresa erakunde publikoaren batzorde betearazleak, 2024ko otsailaren 13an egindako bilkuran, dantza garaikideko ikerketarako 2024ko egoitza-deialdia onartu zuen.

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2024ko otsailaren 16an.–Lehendakaria, Iciar Les Urra.

Iragarkiaren kodea: L2402909