44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA
–EPEL TUDELA-CULTURA TOKIKO ENPRESA ERAKUNDE PUBLIKOA–

Irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako dirulaguntzen deialdia 2024. urterako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 744444.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/744444).

Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren batzorde betearazleak, 2024ko otsailaren 13an egindako bilkuran, onetsi zuen 2024. urterako dirulaguntzen deialdia, irabazi asmorik gabeko kultur jardueretarako. Deialdia zuzenduta dago hirian, 2024an, interes orokorreko kultura-proiektu eta -jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoei.

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Tuteran, 2024ko otsailaren 16an.–Lehendakaria, Iciar Les Urra.

Iragarkiaren kodea: L2402908