2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2023ko abenduaren 1eko ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Las Labradas AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) birpartzelazio proiektua, 2023ko apirilekoa. Proiektua idatzi dute Sergio Murillo Salidas arkitektoak eta Aitor Otazu Vega Global Proyectos enpresako abokatuak, eta AG-1 eremuko UE-1 unitateko (AR-1/S-1) konpentsazio batzordeak sustatu du.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2402506