44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko Concepción Benítez zeharkaleko 15ean

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-FEB-24 (5/UV).

«Ikusi da xehetasun-azterketaren agiria, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko Concepción Benítez zeharkaleko 15ean. Agiri hori 2023ko abenduaren 18an aurkeztu zuen Administración de Fincas Belagua SLk, Concepción Benítez zeharkaleko 15. zenbakiko jabeen ordezkari gisa. Horiek horrela, eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren 2023ko abenduaren 22ko txostenarekin eta Hirigintzako Gerentziako legelariaren 2024ko otsailaren 1eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, arkitektura-oztopoak kendu eta igogailua jartzeko Concepción Benítez zeharkaleko 15ean (Iruña), Concepción Benítez zeharkaleko 15. zenbakiko jabekideen erkidegoak sustatuta. Haren helburua da oztopo arkitektoak kentzea 18 etxebizitzako eraikinean, igogailu bat instalatuz. Horretarako, hegoaldera ematen duen eraikineko fatxadaren lerrokadurak aldatu beharko dira, eta bolumen berri bat sortu erdiko partean. Bolumen hori udalaren lurzatian dagoen ezponda berdearen gainetik geratuko da.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitaratzea hemengo egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Administracion de Fincas Belagua SLri, zeina Concepción Benítez zeharkaleko 15. zenbakiko jabeen ordezkaria baita».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko otsailaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2402881