2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
23-0882 gora jotzeko errekurtsoa. Sarasate pasealekuko 12an oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren behin betiko onespenaren aurka eta ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
Eduardo Villar Rodríguezek 23-0882 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri du Iruñeko Udalak 2023ko martxoaren 2ko osoko bilkuran (7/CU) hartutako erabakiaren aurka eta Sarasate pasealekuko 12. zenbakian oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia behin betiko buruzko hirigintzako araudiaren aurka eta ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen banakako zerrenda zehatzaren aurka (2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa).
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L2402542