2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
1-1814 eta 6-321 lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena
Lodosako Udalak, 2024ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:
Lehena.–Onestea 305.748,93 m² desafektatzea 1-1814 eta 6-321 herri-lurzatietatik, gero haien erabilera lagatzeko Solar Fotovoltaica Navarra SLri, eguzki-parke bat eraiki eta ustiatzeko. Orobat, 903,31 m²-ko bide-zortasuna ezartzea 1-1807, 1-1813 eta 6-321 herri-lurzatietan, Lodosako El Oliado eta Barranco de Abad alderdietan; hori guztia, bat etorriz erabaki honi erantsitako planoekin.
Bigarrena.–Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.
Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Foru dekretu baten bidez onets dadin.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Lodosan, 2024ko otsailaren 23an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2403314