44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

3. poligonoko 83. lurzatiaren Hiri Jarduketako Plan Berezia. Jendaurrean jartzea

Leitzako Udalaren 2023ko irailaren 26ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, hasiera batean onartu zen 3. poligonoko 83. lurzatiaren Hiri Jarduketako Plan Berezia, zeina Juan Echeverría Jaurrieta arkitektoak (EHAEO, 3.803 zk.) idatzi eta Francisco Juan Zabaleta Zabaletak sustatu baitzuen.

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Leitzan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2403001