2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Udal Planaren 40. artikulua aldatzeko Hiri Jarduerako Plan Berezia.
Jendaurrean jartzea
Leitzako Batzarrak abenduaren 26an onartutako akordio bidez, hasiera batez onetsi zen Hirigintza Araudiko 40. artikulua aldatzeko Hiri Jarduerako Plan Berezia, Ainara Mutuberria Larrayoz arkitektoak idatzia eta Sandra Buldain Mariezcurrenak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Leitzan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2403000