44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

"Edateko ura tratatzeko estazioa hornitzeko hartunea eta eroanbidea berritzea" proiektua eta horrek eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

Erabakia, 2024ko urtarrilaren 31koa, Leitzako Udalarena, "Leitzako (Nafarroa) edateko ura tratatzeko estazioa hornitzeko hartunea eta eroanbidea berritzea" proiektua eta horrek eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzen dituena.

2023ko otsailaren 28an, Leitzako Udalaren osoko bilkurak erabaki zuen aipatutako obra-proiektua onartzea, eta haren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda hasieran onartzea, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez.

Epe hori igarota eta alegaziorik aurkeztu ez denez, bidezkoa da aipatutako proiektua behin betiko onartzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau erabaki da:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea "Leitzako (Nafarroa) edateko ura tratatzeko estaziorako hornidura-hargunea eta -eroanbidea berritzeko proiektua", bai eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta onespen horretan onura publikoaren deklarazioa eta okupazio-beharra inplizituki geratzen dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Adierazten denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 27ko 246. zenbakian, eta, horren bidez, Leitzako Udaleko herri-finkaren LEI-34 finkari zegokiona zuzendu zen, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendan jasota zegoena:

2. poligonoa dioen lekuan, 5. poligonoa esan behar du.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, haren laburpen bat Foru Komunitateko egunkari batean, eta Leitzako Udaleko iragarki-taulan jartzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau eragindakoei jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Leitzako Udalean, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; edo, bestela,

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau argitaratzen den egunaren ondotik hilabeteko epean.

Leitzan, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, David Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2402904