2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
3. poligonoko 370. eta 635. partzelak banatzen dituen bidearen desafektazioa. Jendaurrean jartzea
Udalaren Osoko Bilkurak 2023ko urriaren 31n hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen jabari publikoko lursaila desafektatzeko espedientea, ondoren trukatzeko. Bide publiko horrek Leitzako 3. poligonoko 370. eta 635. partzelak banatzen ditu, jabari publikoko ondasun izatetik ondare-izaera izatera aldatzeko. Dokumentazio grafikoa eta espedientearen gainerako zatia udal-idazkaritzan egongo dira, kontsultatzeko.
Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzakete.
Leitzan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2402902