44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

1. poligonoko 201. eta 616. lursailen desafektazioa. Jendaurrean jartzea

Udal Osoko Bilkurak, 2023ko urriaren 31n hartutako erabakiaren bidez, desafektazio-espedientea onartu zuen, ondoren herri-lurraren lagapena egiteko. 1. poligonoan, kokatutako 201 eta 616 lursailak, jabari publikoko ondasunaren kalifikaziotik ondare-izaerakora aldatzeko.

Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzakete.

Leitzan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2402899