44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, 2. poligonoko 570. lurzatian. Behin behineko onespena

Lakuntzako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen:

1.–Behin behinekoz onestea Lakuntzako Udal Planaren aldaketa puntual egituratzailea, Lakuntzako 2. poligonoko 570. Lurzatian; hala badagokio, administrazio publiko interesdunek egindako txostenen ondoriozko aldaketekin. Sustatzailea: Sakana Sociedad Cooperativa SCI.

2.–Espediente osoa Nafarroako Foru Administrazioari igortzea, behin betiko onets dezan.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, zein errekurtso jartzen ahal duten aditzera emanez.

Lakuntzan, 2024ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2402911