44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Deialdia, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuei laguntzeko (2024. urtea). Laburpena

DDBN (identifikazioa): 744098.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/744098).

Udalak garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan egiten dituen jarduketak arautzen dituen ordenantzaren 8. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz (2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa), Batzarrak erabaki du dirulaguntzen deialdia onestea. Hona hemen deialdiaren laburpena:

1.–Xedea: garapenerako nazioarteko lankidetzaren aldeko udal ekintza, hala behar duten herrialde edo komunitateetan.

2.–Modalitateak:

a) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 2 urtekoak eta gehienez 4 urterako.

b) Lankidetzarako eta garapenerako programak, 12 hilabetetik beherako iraupena dutenak.

3.–Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE) bete beharreko baldintzak: kaudimen eta efikazia baldintzak txertatzea (ordenantzaren 8. artikulua).

4.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa (ordenantzaren 9. artikulua).

5.–Ordenantza arautzailea hemen kontsulta daiteke:

a) Dirulaguntzen Datu Base Nazionala.

b) Galarko Udalaren web-orria, iragarki-taula, Lankidetzaren ordenantza.

c) 2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa.

6.–Epea, 2024. urteko eskabideak aurkezteko: 2024ko ekainaren 30a, lankidetza eta garapenerako programak 2 urte eta 4 urte artekoak izan, nahiz 12 hilabetetik beherakoak izan.

Getze Galarren, 2024ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2402791