44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, laguntzak emateko 2024an gazteentzako jarduerak sustatzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 744176.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/744176).

Deialdi honen xedea da araubidea ezartzea, Lizarrako Udalak laguntzak eman ditzan alternatiba eta bitarteko espezifikoak eskaintzen dituzten proiektu eta jarduerak egiteko 2024an, zehazki, helburu nagusi hau dutenak: gazteek Lizarrako hirian modu aktiboan parte hartzea. Asmoa da gazteentzako jarduerak sustatzea bereziki gazteen eskutik. Laguntza horiek 2024ko aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3370-489000 (A0506) "Deialdia, gazteentzako jarduerak sustatzeko laguntzak emateko". Xede horretarako 16.000 euro izanen dira.

Onuradunak: laguntzen onuradun izan daitezke elkarteak, norbanakoak edo bestelako entitateak, irabazi-asmorik gabeak, baldin eta haien jarduketa esparrua Lizarrako udalerria bada eta programa honen helburua betetzen badute.

Oinarri arautzaileak: dirulaguntzaren oinarri arautzaileak eskura daude Lizarran gazteentzako jarduerak sustatzeko laguntzen 2024ko deialdia onesten duen erabakiaren eranskinean.

Zenbatekoa: 16.000 euro.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean eta, oro har, 2024ko urriaren 30ean bukatuko da. Deialdiak atzerako eragina izanen du 2024ko urtarrilaren 1a arte. Aurrekontuan kreditu erabilgarririk dagoen bitartean, bigarren epe bat egonen da irekita jarduera puntualen proiektuetarako, partida agortu arte.

Lizarran, 2024ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2402861