2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Berriozarko establezimenduetako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzen deialdia 2024. urterako. Laburpena
DDBN (Identif.): 743883.
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/743883).
Deialdi honen xedea da euskara Berriozarko establezimenduetako errotuluetan, irudi korporatiboan eta webguneetan erabiltzeagatik sortutako gastua hein batean finantzatzea.
–Eskabideak aurkezteko epea zabalik urte osoan. Lekua: Berriozarko Udaleko Erregistro Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=247).
–Aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskabide sinatua.
- NANaren fotokopia.
- Faktura (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua).
- Diruz laguntzeko elementuaren argazkia.
- Webguneen kasuan, memoria.
–Eskatzaileak euskaratutako elementu berri bakoitzaren gastuaren %90 jaso ahalko du, gehienez 350 euro.
Berriozarren, 2024ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2402635