44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, bono-taxia erabiltzeko 2024. urtean banakako laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identif.): 742432.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/742432).

Tokiko Gobernu Batzarrak urtarrillaren 29an hartutako erabakiaren bidez onetsi dira 2024rako banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, mugikortasun-desgaitasun larria duten pertsonek bono-taxia garraio egokituaren ordezko baliabide gisa erabiltzeko.

Oinarriak Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan eta/edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan jaso ahal izango dira, 08:30etik 14:00etara. Barañaingo Udalaren webgunean ere kontsultatu ahal izango dira.

Barañainen, 2024ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2402609