44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Dirulaguntzen deialdia, elkarte eta establezimenduetan euskarazko edo ele biko errotuluak jartzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 743927.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/743927).

Antsoaingo Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udal zentsuan erregistratuta dauden elkarteei eta Antsoaingo udal-mugartean kokatutako establezimenduei, euskara edo euskara eta gaztelania erabiltzen badute beren errotulazioan (fatxadetako errotuluetan, erakusleihoetan, toldoetan, merkataritzako ibilgailuetan eta webgunetan).

Dirulaguntza jasotzeko, errotuluak zuzen eta behar bezala idatzita egon beharko du. Horretarako, dirulaguntzaren onuradun izan daitezkeenek doan erabili ahalko dute Udalaren Euskara Zerbitzuaren itzulpen, zuzenketa eta aholkularitza zerbitzua.

Eskaera errotulazio berria paratu ondotik edo webgunea itzuli ondotik eginen da. Eskatzaileak udal-erregistroan aurkeztuko du eskabidea, honako agiri hauekin batera: errotuluaren edo webgunea itzultzearen faktura (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua); bankuko ordainagiria edo antzekoa, argi eta garbi adierazita nork agindu duen ordainketa, enpresa onuraduna, kontzeptua eta ordainketa eguna; eta errotuluaren bi argazki (fatxadaren argazki orokorra eta errotuluaren argazki zehatza).

Eskaerak, dokumentazioarekin batera, 2024ko abenduaren 1a arte aurkeztu ahalko dira.

Antsoainen, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2402669