44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2024rako lan publikoaren eskaintza

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko otsailaren 15ean egindako ohiko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

–Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen 2024rako lan-eskaintza publikoa onestea, lan-kontratu finkoko lanpostu honi dagokionez:

Lanpostua: basogintzako langilea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: C. Lanaldia: osoa, 9 hilabete urtean. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Arrisku bereziko osagarria: %5. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da, %2,8 C1 mailarako; %2,24 B2 mailarako; %1,68 B1 mailarako; %1,12 A2 mailarako; eta %0,56 A1 mailarako. Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

–Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen 2024rako lan-eskaintza publikoa argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ezkarozen, 2024ko otsailaren 16an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2402880