44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2023rako lan publikoaren eskaintzan

Burutzaren 2022ko abenduaren 28ko 40/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen 2023ko lan publikoaren eskaintza, gidari-peoiaren plaza bat hornitzea barne.

Iruñeko Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiaren 2024ko urtarrilaren 8ko epaian (99/2023 prozedura arrunta), Jose Ramón Basarte Armendariz langileak aurkeztutakoan, adierazten da Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearekin duen lan-harremana finkoa dela, eta Mankomunitatea kondenatzen da demandatzailea aitortzera gidari-peoi finko gisa (maila), erabaki honek berezkoak dituen legezko ondorioetarako.

Epai hori ez da errekurritu, eta, beraz, irmo bihurtu zen.

Burutzaren otsailaren 9ko 15/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehenengoa.–Gidari-peoi plazaren 2023ko lan publikoaren eskaintza deuseztatzea.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Batzarrari jakinaraztea egiten duen hurrengo bilkuran.

Azkoienen, 2024ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2402565