44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, 2023. urterako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzaren 2023ko abenduaren 29ko 3140 zenbakiko zenbakidun Ebazpenaren bidez, Tuterako Udalaren 2023. urterako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, eta 2024ko urtarrilaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 9. zenbakian.

Aipatutako lan publikoaren eskaintzan plazak zehaztean akatsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira, 2024ko otsailaren 13ko Alkatetzaren 508 zenbakiko ebazpenaren bidez:

1.c apartatuan, honela dioen tokian:

"–Gizarte-langilearen bi lanpostu (plantillako kodeak: 2014B10507 eta 0514B10504), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez".

Honela behar du:

"–Gizarte-langilearen lanpostu bat (plantillako kodea: 0514B10504), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez". 2014B10507 kodea duen lanpostua 2021. urteko lan publikoaren eskaintzari dagokio.

1.c apartatuan, honela dioen tokian:

"–Oboeko irakaslearen lanpostua, lanaldi partzialeko erregimen finkoan (plantillako kodea: 1013B09001), oposizio-lehiaketa bidez". Paragrafo hori ezabatu egin behar da, lanpostu hori behin betiko deitu eta hornitu baitzen egonkortzeko lan publikoaren eskaintza gauzatzean.

1.c apartatuan, honela dioen tokian:

"–Hezitzaile espezializatuaren lanpostua (plantillako kodea: 1714B03604), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez." Paragrafo hau ezabatu egin behar da, jada egin baitzen lanpostu hori betetzeko deialdia, oposizio-lehiaketa bidez, egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan. Horrenbestez, 3.d apartatua ere ezabatuta geratzen da, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandarako plazei buruzkoa.

1.c apartatuan, honela dioen tokian:

"–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu, bata hezkuntzan jarduteko eta beste biak obren udal-lantaldean jarduteko (plantillako kodeak: 0513D09601, 2312D07208 eta 2312D07209), oposizio-lehiaketa bidez".

Honela behar du:

"–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu, obren udal-lantaldean jarduteko (plantillako kodeak: 2312D07208 eta 2312D07209), oposizio-lehiaketa bidez". 0513D09601 kodea duen lanposturakoa deialdia jada egin zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

1.c apartatuan, honela dioen tokian:

"–Haur hezitzailearen lanpostua, haur hezkuntzako Santa Ana zentroan (plantillako kodea: 0513C03706), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez". Paragrafo hau ezabatu egin behar da, lanpostu horretarako deialdia jada egin baitzen,merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan.

1.c apartatuan, honela dioen tokian:

"–Administrari-ofizialaren... (plantillako kodea: 0513D01007)...".

Honela behar du:

"–Administrari-ofizialaren... (plantillako kodea:0510C01007)...".

1.d apartatuan, honela dioen tokian:

"–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu, obren udal-lantalderako, kirolen udal-zerbitzurako eta eskubide sozialen arlorako (plantillako kodeak: 0512D07202, 0513D03919 eta 0514D03920), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

Honela behar du:

"–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu, obren udal-lantalderako eta eskubide sozialen arlorako (plantillako kodeak: 0512D07202 eta 0514D03920), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.", (0513D03919 kodea duen lanposturako deialdia jada egin zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, egonkortzeko lan publikoaren eskaintzan).

Horiek horrela, ebazten dut:

Lehenengoa.–Ebazpen honetan adierazitako hutsen zuzenketa onestea.

Bigarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea, ebazpen honetan adierazitako ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402641