44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko 23-02360 errekurtsoa. Udaltzaingoko hiru agenteren plazak oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onartzeari buruz

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen 23-02360 gora jotzeko errekurtsoan. Mikel Ziordia Osta, Antonia Gracia Enériz eta Daniel Martínez Moreno langileen ordezkari eta Langileen Batzordeko kideek aurkeztu zuten errekurtsoa, Tuterako Udaleko Alkatetzaren 2023ko urriaren 17ko ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Udaltzaingoko agentearen hiru plaza oposizio bidez betetzeko deialdia eta oinarriak (2023ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 26koa).

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, baldin aurka egin nahi badie errekurtsogileen uziei, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arlorako –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402595