44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, gizarte-langileen sei lanpostu (B maila/taldea) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, gizarte eskubideetako alorrean

Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2023ko abenduaren 29ko 3151 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi zituen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-langileen sei lanpostu, gizarte eskubideetako alorrean. Ebazpen hori 2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an.

Oinarri horietan akats batzuei antzeman zaie, eta, hortaz, zuzendu egiten dira, Alkatetzaren 2024ko otsailaren 8ko 415 Ebazpenaren bidez.

2. oinarrian azken apartatu hau gehitu behar da, hitzez hitz:

2.4. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.

Igoera txandako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea.

b) Deialdiko lanpostu hutsak baino maila apalagokoak izatea. Deialdiko lanpostu hutsen maila berean ari diren funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua frogatzea, Nafarroako polizia kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan aritu izana lanean Nafarroako polizietan.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, salbu eta borondatezko eszedentzian dagoen pertsona zerbitzuak egiten ari baldin bada deialdia egin duen Administrazioko beste lanpostu finko edo aldi baterako batean.

3.3 oinarrian ("alegatutako merezimenduen frogagirien aurkezpena"), "kopia konpultsatuak dioen tokian, "kopia sinpleak" behar du.

9.2. oinarrian honako azken apartatu hau gehitu behar da, hitzez hitz:

Baldin eta izangaia Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abarri buruzkoa) aurkeztu beharko du.

10. oinarrian azken apartatu hau gehitu behar da, hitzez hitz:

10.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiko 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

Horrenbestez, EBATZI DUT:

1.–Ebazpen honetan adierazitako akatsak zuzentzea.

2.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea, ebazpen honetan adierazitako ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402359