2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin artxibozainaren plaza huts bat, udal artxiboan aritzeko
Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2023ko abenduaren 29ko 3152 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi zituen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko artxibozainaren plaza huts bat, udal artxiboan aritzeko. Ebazpen hori 2024ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2an.
Oinarri horietan akats bati antzeman zaio, eta, hortaz, zuzendu egiten da, Alkatetzaren 2024ko otsailaren 8ko 441 Ebazpenaren bidez.
3.3 oinarrian ("alegatutako merezimenduen frogagirien aurkezpena"), "kopia konpultsatuak dioen tokian, "kopia sinpleak" behar du.
Horrenbestez, EBATZI DUT:
1.–Ebazpen honetan adierazitako akatsa zuzentzea.
2.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea, ebazpen honetan adierazitako ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2402358