44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, ondasun higiezin batena, Iruñean.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko azaroaren 14an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04831.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104831 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Erregistrokoa.

"Azalpena: Hiri finka: Ehun eta hirurogeita hamabost.–Salbatzailearen kalea 12ko beheko solairuko etxebizitza bat, B letra duena. Laurogei metro koadroko (80,00 m²) azalera eraikia du eta hirurogeita bost metro eta bi dezimetro koadroko (65,02 m²) azalera erabilgarria. Mugakideak: sartu eta aurrealdean, barneko patioa eta eskailera; ezkerrean, eskailera eta A letrako etxebizitza; eskuinean, Salbatzailearen kalea; eta atzealdean, Barkazio Gurutzeko kalea. Bere atariko partaidetza kuota ehuneko bostekoa da –%5,00–; eta partaidetza horizontalekoa ehuneko bi mila bostehun eta zazpi milarenekoa –%02507–.

IDUFIR/CRU: 31010000530209".

Katastrokoa.

Iruñean. 7. poligonoa, 93. lurzatia, 1. azpiarea, 2. hiri unitatea.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001982762MF.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2403319