1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, ondasun higiezin batzuena, Buñuelen eta Ablitasen.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko azaroaren 2an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin hipotekatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatu Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04526.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104526 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko diren ondasunen funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasunak:
–1. lotea (Buñuelgo 5976 zenbakiko FINKA adjudikatzeko eskubidea).
Erregistrokoa:
Buñuelgo 5976 zenbakiko finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 2270. liburukia, 99. liburua, 25. folioa. Hamahiru.–Buñuelgo Santa Ana kaleko hamazazpian dagoen eraikinean, hirugarren blokeko hirugarren solairuko C letrako etxebizitza. Azalera eraikia hirurogeita hamazazpi metro eta berrogeita hamazortzi dezimetro koadrokoa da, eta azalera erabilgarria, berriz, hirurogeita bat metro eta berrogeita hamalau dezimetrokoa; atondoa, egongela-jangela, sukaldea, korridorea, hiru logela eta komuna ditu. Mugakideak: sartu eta aurrealdean, lorategia; eskuinean, D letrako etxebizitza; ezkerrean, lehen aipatutako lorategia eta atzealdean, B letrako etxebizitza. Partaidetza kuota: ehuneko bost eta hogeita hemezortzi ehunen.
Katastrokoa:
Buñuelen (Santa Ana kalea 15, 3. C), 13. hiri unitatean, 1. azpiarean, 4. poligonoan, 214. lurzatian. 83,10 metro koadro ditu.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001727907TM.
–2. lotea (Buñuelgo 649 zenbakiko finka eta Ablitasko 9144 zenbakiko finka).
Erregistrokoa:
Lehena.–Buñuelgo 649 zenbakiko finka, 36. liburuan, 574. liburukian, 98. orrian inskribatua (IDUFIR: 31018000692491); honela deskribatzen da erregistro liburuetan:
Landa-finka.–Buñuelgo jurisdikzioan dagoen ureztalurreko zereal-alorra, Mejaneta alderdian. Erregu bat eta zortzi almute ditu, hau da, hamahiru area eta berrogeita zazpi zentiareako azalera. Mugakideak: iparraldean, Petra Pinzolasen jaraunsleak; hegoaldean, Jesús Lavilla; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, Gregorio Cerdán.
Katastrokoa:
Buñuelen. Mejaneta alderdian dagoen 904. lurzatia (5. poligonoa, A azpilurzatia). 1.276,23 metro koadro ditu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001091855QO.
Erregistrokoa:
Lehena.–Ablitasko 9144 zenbakiko finka, 158. liburuan, 2988. liburukian, 53. orrian inskribatua (IDUFIR: 31019000554420); honela deskribatzen da erregistro liburuetan:
Landa-finka.–Ureztalurreko lursaila, Ablitaseko jurisdikzioan, Farax alderdian. 6. poligonoa, 695. lurzatia. Zortzi area eta berrogeita zazpi zentiareako azalera du. Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, Victoriano Enciso Zardoya, 691. lurzatia; ekialdean, Rosario-Ruperta Ruiz Leorri, 694. lurzatia; eta mendebaldean, bidea.
Katastrokoa:
Ablitasen. 1542. lurzatia, 4. poligonoa, A azpilurzatia, 594,92 metro koadrokoa, eta B azpilurzatia, 252,33 metro koadrokoa, biak Farax alderdian. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002189558WX.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko otsailaren 22an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2403279