44. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, Nafarroako erregio-etxeei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 743267.

Nafarroako Foru Komunitatean badira Espainiako beste erregio batzuetan jaio diren edo hango jatorria duten herritarrak biltzeko eta horien arteko adiskidantza indartzeko kultura eta josteta entitateak. Entitate horiek egiten dituzten jardueren bidez lan, familia edo beste inguruabar batzuengatik Nafarroan bizi diren pertsona horiek beren jatorrizko tokietako nortasunaren ezaugarriei eusten diete.

Aintzat harturik interes sozialeko kontua dela Nafarroan egoitza duten Espainiako beste erregio batzuetako elkarte, etxe eta biltoki horien jarduerei eustea eta horiek bultzatzea, eta kontuan harturik, halaber, lan garrantzitsua egiten dutela haien kultura eta tradizioak Foru Komunitatean zabaltzeko, Espainiako autonomia erkidegoen arteko harremanak eta loturak sustatzen laguntzen duena, Nafarroako Gobernuak mantendu nahi du azken hamarkadetan entitate horiekin izandako lankidetza berezia. Hortaz, bidezkoa da entitate horientzako dirulaguntza deialdi berri bat onestea.

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako erregio-etxeei dirulaguntzak emateko 2024ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B50001-B5100-4819-144105: Nafarroako erregio-etxeentzako laguntzak

2023ko gastu-aurrekontua, 2024ra luzatua

25.000,00

B50001-B5100-7819-144102: Nafarroako erregio-etxeetako lokalak eta ekipoak eskuratzea eta hobetzea

2023ko gastu-aurrekontua, 2024ra luzatua

10.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

NAFARROAKO ERREGIO-ETXEENTZAKO LAGUNTZEN 2024KO DEIALDIA

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten Espainiako erregio-etxeei laguntzak emateko 2024an. Laguntzen helburuak dira etxe horiei eusten laguntzea, kultur eta gizarte jarduerak egin ditzaten sustatzea eta horiek gauzatzeko behar diren inbertsioak erraztea, aipatu jardueren bidez etxeetako kideen gizarte integrazioa indartu dadin, erregio horiei buruzko ezagutza Nafarroan zabaldu dadin eta autonomia erkidegoen arteko harremanak eta loturak sustatu daitezen.

2.–Finantzaketa.

Osotara 35.000 euro daude deialdi honetarako, eta 2024ra luzatutako 2023ko gastu-aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko dira:

  • 25.000 euro, "Nafarroako erregio-etxeentzako laguntzak" izeneko B50001 B5100 4819 144105 partidaren kargura, gastu arruntak ordaintzeko.
  • 10.000 euro, "Nafarroako erregio-etxeetako lokalak eta ekipoak erosi eta hobetzea" izeneko B50001 B5100 7819 144102 partidaren kargura, kapital-gastuak finantzatzeko.

3.–Onuradunak.

3.1. Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten Espainiako erregio-etxeak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Helburuen artean izatea deialdiaren xede diren jarduerak egitea.

c) Irabazi-asmorik ez izatea.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

e) Finantzaketaren parte bat behintzat bazkideen ekarpenak edo entitatearen beraren funtsak izatea.

3.2. Halaber, laguntza hauek eskuratzen ahalko ditu aurreko atalean aipatutako elkarteen gehiengoa biltzen duen Nafarroako federazio entitateak.

4.–Kontzeptu diruz lagungarriak.

4.1. Deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen dituzten entitateek zentroen mantentze-lanetarako, jardueretarako eta inbertsioetarako laguntzak jasotzen ahalko dituzte 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarte egindako gastuengatik.

a) Mantentze-lanen kontzeptuan sartzen dira zentroen funtzionamendu arruntak eragindako gastuak, hau da, bazkideei harrera emateak eta haien arteko gizarte eta kultura trukean laguntzeak eragindakoak.

b) Jarduerak: xede dituzte bazkideen harremanak hobetzea eta Nafarroan integrazio handiagoa lortzea, baita haien jatorrizko komunitate erkidegoek duten irudia eta kultura sustatzea eta zabaltzea ere Nafarroan, honako hauen bidez: erakusketak, produktu tipikoen erakustaldiak, artisautzako tailerrak, hitzaldiak, mintegiak, kultur trukerako ekitaldiak, kultur, arte, kirol eta gizarte jarduerak eta, oro har, deialdiaren 1. oinarrian adierazitako helburua betetzeko jarduketa guztiak.

Honako hauek dira diruz lagungarritzat hartzen diren gastu arruntak:

–Lokalen eta ondasunen errentamendua.

–Egoitza sozialaren ohiko funtzionamendua (argindarra, ura, berokuntza eta garbiketa).

–Lokalen, altzarien eta ekipamenduaren konpontze, mantentze eta zaintze lanak egitea, informatikako eta ikus-entzunezko baliabideak barne.

–Bulegoko materiala, egunkariak, aldizkariak eta beste argitalpen batzuk.

–Komunikazioak (telefonoa, posta eta antzeko beste batzuk).

–Zerbait gogorarazteko edo irudikatzeko kultur jarduera batekin lotutako protokolo eta ordezkaritza gastuak, ostalaritzakoak barne.

–Aseguru primak, jasanarazi ez diren tributuak, jabe-erkidegoari dagozkion gastuak, harpidetzak eta elkartearen egoitza soziala den lokala eskuratzeko edo berritzeko 2010eko abenduaren 31 baino lehen formalizatutako hipoteka-maileguen interesak.

–Argitalpenen edizioa eta banaketa.

–Garaikurrak eta oroigarriak, aintzatespenetan edo lehiaketetan saritutako pertsonei emateko.

–Zentroaren funtzionamendurako edo jarduerak egiteko beharrezkoak diren plataforma digitalekin lotutako gastuak.

–COVID-19aren aurkako neurriekin lotutako gastuak.

–Jarduerak antolatzeko behar diren hornidurak.

–Onuradunak antolatutako jardueren arloan enpresek edo profesionalek egindako lanak.

–Lokal sozialen kontabilitateko amortizazioaren zenbatekoa, baldin eta lokalak 2010eko abenduaren 31 baino lehen eskuratu badira, eta izenpetutako hipoteka-kreditua gaur egun itzuli gabe badute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.6 artikuluan ezarritako baldintzekin bat:

  • Lokala eskuratzeko dirulaguntza jaso ez izana.
  • Amortizazioa kontabilitateko arau orokor onartuen arabera kalkulatzea.
  • Kostua izatea oinarri hauetan zehaztutakoari jarraikiz diruz lagungarria den epealdikoa soilik.

c) Inbertsio kontzeptuaren barrenean, gastu hauek baizik ez dira sartzen:

–Entitatearen egoitza sozial gisa erabiltzen diren lokalak berritzeko lanak, haren balioa handitzen bada, eta egiturazko ekipamendu finkoa erosteko gastuak (berokuntza, aire girotua, klimatizazioa eta abar).

–Aurreikusitako jarduerak garatzeko behar diren altzariak eta ekipo informatikoak erostea.

–Munta txikiko beste esku-hartze batzuk.

4.2. Honako gastu hauek kanpo geldituko dira berariaz, eta, hortaz, ez dira diruz lagungarriak izanen:

–Irabaziak izateko asmoz jende guztiarentzat irekitako lokaletan ematen diren zerbitzuen gastuak (ostatuak, jatetxeak, merkataritzako lokalak eta abar).

–Otamen eta otordu kolektiboak, salbu eta omenezko edo ordezkaritzako ekitaldi kulturalekin lotutakoak.

–Langileria gastuak.

–Entitatearen arte edo kirol taldeen emanaldietako lansariak, nahiz entitatearentzat berarentzat egin nahiz federazioarentzat egin.

5.–Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan, web-orrian (https://www.nafarroa.eus) eskura dagoen eskabide ereduaren arabera.

Eskaerak Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez aurkezteko, aurkezleak ziurtagiri digitala izan beharko du, edo NAN elektronikoa erabili. Eskaerari eransten zaizkion fitxategiak, 20 Mb-koak gehienez ere, formatu hauetako batekoak izanen dira: CSV, DOC / DOCX, JPG / JPEG, ODS, ODT, PDF, RTF, TIFF / TIF, TXT, XLS / XSLX, ZIP.

5.2. Entitate eskatzaileak aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra, modalitate batean nahiz bestean aurkeztu:

a) Elkartearen edo entitatearen estatutuak (*).

b) Dagokion erregistro ofizialean izena emanda dagoela frogatzen duen ziurtagiria (*).

c) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala (*).

d) Entitate eskatzailearen IFZ (*).

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (*).

f) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.

g) Tokian tokiko zerga ogasunaren ziurtagiria, entitateak zerga arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioena.

h) Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zenbat bazkide dituen entitateak 2024ko urtarrilaren 1ean, eta horien izena, bi deiturak eta NANa, baita 2024rako aurreikusi diren kuoten zenbatekoa ere.

i) Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena entitateak, administratzaileek eta ordezkariek ez dutela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

(*) Aurkeztu beharreko dokumentazioa, baldin eta Administrazioak eskura ez badu edo aldatu egin bada (inguruabar hori eskabidean aipatu beharko da).

Deialdia kudeatzen duen zerbitzuak espedientea tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskatzen ahalko du, interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatzen dutenean izan ezik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritako baldintza eta ondorioekin, eskaeran berariaz adierazten dutenean. Kasu horretan, nahitaez aurkeztu beharko dute oinarri honetan eskatutako dokumentazio guztia.

5.3. Dokumentazio berariazkoa:

a) Entitatearen diru-sarreren eta gastuen urteko aurrekontu orokorra, erantsi den ereduaren araberakoa, zeina https://www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri baitago.

b) Laguntzaren xedeko programa, honako hauek jasoko dituena:

–"Zentroen ezaugarriak" izeneko fitxa; fitxa hori oinarri hauen eranskin gisa ageri da, eta web-orri honetan eskura daiteke: https://www.nafarroa.eus.

–Jardueren fitxak deskribatzeko, fitxa bat beteko da programatutako jarduera bakoitzeko, bertan honakoak zehaztuta: deskribapena, data, tokia, hartzaileak, aurreikusitako parte-hartzaile kopurua, aurreikusitako sustapen ekintzak, aurreikusitako kostuak eta diru-sarrerak, eta egokitzat jotzen den beste edozein informazio. Hori guztia eranskineko ereduari jarraikiz eginen da (web-orri honetan dago eskuragarri eredu hori: https://www.nafarroa.eus).

–Programatutako inbertsioen fitxak, kontzeptuz kontzeptu xehatutako aurrekontuarekin; fitxa bat beteko da aurreikusitako inbertsio bakoitzeko, erantsitako ereduari jarraikiz (web-orri honetan dago eskuragarri eredu hori: http://www.nafarroa.eus).

c) Itzultzeke dagoen hipoteka-kreditua harpidetuz erosi diren lokalen kontabilitate-amortizaziorako laguntza eskatzen duten eskatzaileen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek espresuki aipatzen dituena: kreditua zer egunetan eman zen, kredituaren mugaeguna eta, orobat, dirulaguntza honen aldian ordaindu beharreko zenbatekoak (interesei eta amortizazioari dagozkien zatiak bereizita).

5.4. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaera osatu gabe badago, instrukzio organoak interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen ditzala akatsak, eta adieraziko dio, horrela egin ezik, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatu bezala, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6.–Antolaketa, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, laguntzak emateko prozeduraren gaineko antolaketa eta instrukzio eginkizunak Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari esleitu zaizkio. Oinarri arautzaile hauetan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, zerbitzu horretaz ari da.

Prozedura ebazteko eskumena Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiari dagokio.

7.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatuarekin bat.

8.–Balorazio irizpideak eta zenbatekoa esleitzeko prozedura.

8.1. Laguntzen banaketa.

Deialdi honetarako bideratutako gastua 35.000 eurokoa da. Horietatik 14.000 euro bideratuko dira zentroen mantentze-lanetako gastuak finantzatzera (4.1.a oinarria), 11.000 euro jardueren gastuak finantzatzera (4.1.b) oinarria) eta 10.000 euro inbertsio gastuak finantzatzera (4.1.c) oinarria).

8.2. Balorazio irizpideak.

Onartutako eskaerak aztertzerakoan, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

8.2.1. Jarduera gastuei aplikatzeko irizpideak:

a) Zentroen mantentze-lanei aplikatzeko irizpideak (100 puntu gehienez):

–Bazkide kopurua 2024ko urtarrilaren 1ean: 5 puntu emanen dira 20 bazkideko, gehienez ere 50 puntu egin arte.

–Lokalaren edukiera. Neurtuko du lokala noraino den egokia kualitatiboki eta kuantitatiboki, eta, horrenbestez, noraino diren egokiak dauden baliabideak biltokiaren helburu soziala lortzeko (50 puntu gehienez):

  • Lokalaren azalera: 20 puntu gehienez (50 metro baino gutxiago, 10 puntu; 50 eta 100 metro artean, 15 puntu; 100 metrotik gora, 20 puntu).
  • Espazioak: 30 puntu gehienez (bilera gela, 4 puntu; jolas-areto bereizia, 3 puntu; liburutegia, 5 puntu; bulegoa, 2 puntu; kirol instalazioak, 4 puntu; sukaldea, 4 puntu; taberna-jantokia, 4 puntu; komunak, 4 puntu).

b) Jarduerei aplikatzeko irizpideak (100 puntu gehienez):

–Kasuan kasuko erregioen irudia eta kultura Nafarroan zabaltzeko eta sustatzeko gaitasuna, aintzat hartuta nolako hedapena egiten den, zein izan daitezkeen hartzaileak eta bazkideen eta herritarren erantzuna edo inplikazioa jarduera horietan (50 puntu gehienez):

  • Ekitaldien aldez aurreko sustapena: 25 puntu gehienez (idatzizko prentsa, irratia edo telebista erabiltzea, 10 puntu; posta elektronikoa, sare sozialak eta beste IKT batzuk erabiltzea, 15 puntu).
  • Herritarrenganako proiekzioa: 25 puntu gehienez (bazkide eta ahaideentzako ekitaldiak, 5 puntu; bazkideei eta nafarren beste biltoki batzuei eskainitako ekitaldiak, 10 puntu; herritar guztiei eskainitako ekitaldiak, 25 puntu).

–Helburuen ezaugarriak. Kontuan hartuko da noraino diren egokiak lortu gogo diren helburuak, eta aurreko urteetan antolatutako jarduerek aurrera egiten ote duten eraginkortasunez eta parte-hartze handiarekin. Halaber, neurtuko da programa noraino den egokia eta berritzailea, eta deialdiaren helburuarekin bat datorren (30 puntu gehienez):

  • Beren jatorrizko erregioetako kulturari, tradizioei eta abarri buruzko jarduerak: 15 puntu.
  • Aurreko urteetan modu arrakastatsuan egindako programen jarraitutasuna: 4 puntu.
  • Elementu berritzaileak sartzea garatutako programetan, 7 puntu.
  • Aurrerapenarekin, inplikazio sozialarekin, elkartasunarekin, berdintasunarekin eta beste balio batzuekin lotutako elementuak, 4 puntu.

–Programatutako ekitaldien kalitate teknikoa: gonbidatutako hizlarien edo artisten ospea, ikus-entzunezko baliabide osagarrien erabilera, antolaketarako egindako ahalegina: 20 puntu gehienez.

Programatutako jarduerak ez dira inola ere finantzatuko baldin osotara 30 puntu lortzen ez badute, edo kalitate teknikoan edo bideragarritasunean 10 puntu erdiesten ez badituzte.

8.2.2. Inbertsioei aplikatzeko irizpideak (100 puntu gehienez):

Egoitzen edo egoitzetako ekipamenduen gaineko lanak, kontuan hartuta bizigarritasun, segurtasun edo funtzionamendu baldintzak:

–Egokitzapen behar txikia (konponketa txikiak, adibidez, pintura, ohiz kanpoko garbiketak, eta ontziteria eta munta txikiko bestelako gauzak erostea): 30 puntu.

–Egokitzapen behar ertaina (ekipo informatikoak, altzariak, eta ostalaritzako ekipoak erostea): 60 puntu.

–Egokitzapen behar handia (eraikinaren egiturari eragiten badio edo oztopo arkitektonikoak kentzea edo segurtasun neurriak jartzea badakar, bai eta, legezko betebeharrak edo jabeen erkidegoaren erabaki lotesleak direla eta, inbertsioa egitera behartuta badaude ere): 100 puntu.

30 puntura iristen ez diren eskaerak ez dira inola ere finantzatuko.

8.3. Laguntzen zenbatekoa eta esleipena.

Behin eskaeren banakako balorazioa eginik, honela zehaztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa: kontzeptuka (jarduerak edo inbertsioak) batuko dira zentro guztien puntuak, eta zenbateko guztia (dela jardueretarako, dela inbertsioetarako) zati guztirako puntuak eginen da, eta, hala, ateratzen den puntu bakoitzari balio bat emanen zaio. Banakako balio hori bider zentro bakoitzaren puntuak eginen da, eta horrela lortuko da laguntzaren zenbatekoa.

Partidaren zenbatekoa / Esleitutako puntu guztiak = Puntuaren balioa

Laguntzaren zenbatekoa = Entitateari esleitutako puntuak x Puntuaren balioa

Kalkulu horren ondorioz, zentroetako batek eskatutakoa baino diru kopuru handiagoa jasotzen badu, sobera gelditzen diren zenbateko horiek berriz batu eta gainerako zentroen artean banatuko dira, bakoitzaren puntuazioaren proportzioan.

9.–Prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak ebaluatu ondoren, instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du.

Proposamen hori ikusita, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena emanen du.

Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie, eta, bertan, emateko arrazoiak, dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda eta, hala badagokio, gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak azalduko dira. Deialdiaren emaitza Nafarroako Gobernuaren web atarian emanen da argitara.

Ebatzi eta jakinarazteko epea 3 hilabetekoa izanen da, gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatutakoarekin.

10.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo dirulaguntzaren xedeko jarduerak izan litzakeen beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuekin edo baliabide propioekin batuta, entitate onuradunak egin asmo duen jardueraren kostua baino handiagoa.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa.

11.1. Justifikazioa.

Dirulaguntzaren ordainketan, 2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra arte egindako mantentze-lanen, jardueren eta inbertsioen gastuak sartuko dira. Ordainketa eginen da egindako gastua justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu eta instrukzio organoak egiaztatu ondoren.

Justifikazioa aurkezteko epea 2024ko azaroaren 15ean bukatuko da.

Justifikazioan honako dokumentu hauek sartuko dira:

a) Egindako jarduerak eta inbertsioak justifikatzen dituzten memoriak. Bertan sartuko dira horien guztien fitxa deskribatzaile eta frogagarriak, baita horietako bakoitzaren gastuen zerrenda ere, oinarri hauei erantsitako ereduarekin bat (web-orri honetan dago eskuragarri eredu hori: https://www.nafarroa.eus).

b) Funtzionamendu gastuak kontzeptuen arabera multzokatuta zerrendatuko dituen justifikazio-kontua, oinarri hauei erantsitako ereduarekin bat (web-orri honetan dago eskuragarri eredu hori: https://www.nafarroa.eus).

c) Memoria ekonomiko bat, ongi zehazturik zein diren diru-sarrerak (entitatearen beraren diru-sarrerak nahiz entitate publiko zein pribatuetatik datozenak), eta gastuak, kontzeptuka banatuak (funtzionamendua, jarduerak, inbertsioak).

d) Egindako gastua frogatzen duten fakturak edo agiriak (jatorrizkoak edo fotokopiak), emandako zenbatekoa adinako edo hortik gorako gastua egin dela frogatzen dutenak. Agiri horietan, hauen gaineko datuak jasoko dira: jaulkitzailea, hartzailea, data, kontzeptua eta prezioa. Taxi, tren edo autobus txartelak aurkezten badira, edo garraio publikoa erabili izanaren bestelako frogagiriak, horiekin batera beste ziurtagiri batzuk ere aurkeztuko dira, entitatearen legezko ordezkariarenak, adierazten dutenak nork erabili dituen eta zer behar zegoen horiek erabiltzeko. Fakturekin batera zerrenda bat aurkeztuko da, bertan zehaztuta faktura bakoitza zer jarduerari edo inbertsiori dagokion, https://www.nafarroa.eus web-orrian eskuragarri dagoen ereduaren arabera.

e) Egindako gastuak ordaindu direla dioten frogagiriak.

f) Dirulaguntza ordaintzeari begira, justifikazioak aurkezteko epea bukatu baino lehen ordaindu dena baino ez da joko justifika daitekeen gastutzat, hau da, 2024ko azaroaren 15era arte ordaindutakoa.

g) Entitateak aurkeztutako programan aurreikusitako jarduera bat gauzatzen ez bada, edo laguntzaren kalkuluan baloratu diren jardueren ezaugarriak funtsean aldatzen badira, ordaindu beharreko dirulaguntza murriztu eginen da, hain zuzen ere puntu horiei dagokien zenbatekoan. Laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz izanen egindako jardueren kostua baino handiagoa.

11.2. Aurrerakina.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluarekin bat etorriz, laguntza ematen den unean ordaintzen ahalko da mantentze-lanen gastuei dagokien zenbatekoa, muga honekin: kasuan kasuko dirulaguntza osoaren %60. Horretarako, entitateak eskaera egin beharko dio Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari laguntza eskatzen duen unean.

Aurrerakinaren justifikazioa 11.1 puntuan ezarritako epean egin behar da, diruz lagundutako gainerako jardueren moduan.

11.3. Konturako ordainketa.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluarekin bat etorriz, konturako ordainketak egiten ahalko dira 2024ko uztailaren 16ra bitarte egindako jarduerei dagozkien zenbatekoak ordaintzeko.

Edozein kasutan ere, entitateek 2024ko abuztuaren 1a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 29/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan, web-orrian (https://www.nafarroa.eus) eskura dagoen ereduaren arabera.

Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Konturako ordainketen justifikazioa 11.1 puntuan ezarritako epean egin behar da, diruz lagundutako gainerako jardueren moduan.

Kontura ordaindutako jardueretakoren bat justifikatzen ez bada, ordaindutako zenbatekoa kenduko zaio emandako gainerako dirulaguntzari; soberako zenbatekoa ez bada aski deskontu hori aplikatzeko, jardueragatik emandako zenbateko osoa itzuliko da.

12.–Baldintzak aldatzea.

Laguntza eman eta haren zenbatekoa zehazteko aintzat hartu diren baldintzen aldaketa guztien berri eman beharko diote entitate onuradunek Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari.

Aldaketak behar adina arrazoitu beharko dira, aldaketa justifikatzen duten inguruabarrak gertatu eta berehala, eta betiere, diruz lagundutako programa gauzatzeko epea bukatu baino lehen.

Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak onartu nahiz ez onartu, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

13.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Honako betebehar hauek izanen dituzte deialdi honetako laguntzak jasotzen dituzten entitateek:

a) Dirulaguntza ematea ekarri duten jarduerak oinarri arautzaileei jarraikiz egitea.

b) Nafarroako Gobernuaren finantzazioaren berri ematea diruz lagundutako jarduera hedabideetan eta publizitatean agertzen den bakoitzean; horretarako, instituzio honen sinbolo grafikoa txertatuko dute, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren oharrei jarraikiz.

c) Organo emaileak egin ditzakeen egiaztapenei men egitea.

d) Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztea (https://www.nafarroa.eus web-orrian eskura dagoen eranskineko ereduaren arabera), eta, kasua bada, eskatzen den dokumentazioa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea betez (2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa). Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

e) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari.

f) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

g) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, egiaztapen eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

14.–Dirua itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

15.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

16.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

ESKABIDEA. NAFARROAKO ERREGIO-ETXEENTZAKO LAGUNTZAK (2024)

1. ENTITATE ESKATZAILEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK:

ENTITATEAREN DATUAK

ENTITATEAREN IZENA:

IFK:

HELBIDEA:

PK:

HERRIA:

TELEFONOAK:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

BAZKIDE KOPURUA:

KUOTA:

FEDERATUTAKO ENTITATEEN KOP.:

HARREMANETARAKO PERTSONA

IZENA:

TEL.:

TEL. MUG.:

HELBIDE ELEKTRONIKOA:

ENTITATEAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

IZENA:

IFZ:

TEL.:

2. ENTITATEAREN ADIERAZPENAK (X bat jarri).

...................................................................................................... jaunak/andreak (izena eta 2 abizen), entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik,

[ ] Aitortzen dut entitatea dirulaguntzen arloan Nafarroan indarra duen araudiari egokitzen zaiola eta eskaera honetan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

[ ] Baimena ematen diot Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuari TRIBUTU DATUAK kontsultatzeko, zehazki deialdiaren oinarrien 5.2.g atalean aipatzen direnak.

Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuak, laguntzen kudeatzaile den aldetik, tramitea egiteko behar diren datuak kontsultatuko ditu, zehazki deialdiaren oinarrien 5.2.a, b, c, d, f, i eta 10. puntuetan aipatzen direnak.

[ ] Jarraian azaltzen ditudan arrazoiengatik, EZ DUT ONARTZEN laguntza kudeatzen duen zerbitzuak deialdi hau tramitatzeko beharrezkoak diren eta Administrazioaren esku dauden agiriak eskuratzea eta kontsultatzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ematen dion idazketaren arabera:

...............................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Horregatik, deialdi honetan eskatzen diren agiri guztiak aurkezten ditut.

3. AURRERAKIN-ESKAERA (X bat jarri):

[ ] Eskatzen dut aldez aurretik ordaintzea zentroaren mantentze-lanetako gastuei dagokien zenbatekoa.

Tokia eta data

Izena eta sinadura

GASTUEN ETA DIRU-SARREREN 2024KO AURREKONTUA

ENTITATEA:

Gastuen aurrekontua.

FUNTZIONAMENDUA
(kontzeptua)

AURREKONTUA

FITXA
ZENBAKIA

INBERTSIOA
(kontzeptua)

AURREKONTUA

Errentamendua

Hornidurak

Kontsumigarriak

Ordezkaritzako gastuak

Federazioaren kuota

Banku-gastuak

Funtzionamendurako aurreikusitako
gastuak (A)

Inbertsioetarako aurreikusitako
gastuak (B)

FITXA
ZENBAKIA

JARDUERA (izena)

AURREKONTUA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Jardueretarako aurreikusitako gastuak (C)

GASTUAK, GUZTIRA (A+B+C)

Diru-sarreren aurrekontua.

KONTZEPTUA

AURREIKUSPENA

Kuotak

Udalaren dirulaguntza

Tabernako diru-sarrerak

Bestelako dirulaguntzak

Jarduerak

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

ZENTROEN EZAUGARRIAK

LOKAL SOZIALA:

HELBIDEA:

Posta kodea:

HERRIA:

BAZKIDE KOP. (2024/01/01ean):

Lokal sozialaren instalazioen deskribapena eta erabilera:

–Lokalaren azalera: …………. metro

–Espazioak (egoki dena markatu):

Bai Ez

Bilera gela

Jolas areto bereizia

Liburutegia

Bulegoa

Kirol instalazioak

Sukaldea

Taberna-jantokia

Komunak

Ba al du jendearentzako merkataritza lokalik, irabazi-asmoa duenik? Bai Ez

Erantzuna baiezkoa bada, adierazi zertan datorren bat haren funtzionamendua zentroarekin.

2024AN AURREIKUSITAKO JARDUERAREN FITXA

Fitxa zenbakia:

IZENA:

DATA:

TOKIA:

DESKRIBAPENA:

ALDIZKAKO JARDUERA:Bai Ez

Baiezkoan, esan zenbat urtetan egin den: ...........

HARTZAILEAK:

Bazkideak eta ahaideak

Auzokoak

Bertako biztanleak

Beste elkarte batzuk

Beste batzuk (zehaztu):

AURREIKUSTEN DEN PARTAIDE KOPURUA:

–Zentrokoak:

–Kanpokoak:

AURREIKUSTEN DIREN SUSTAPEN EKINTZAK (deskribapen laburra):

Prentsa idatzia, irratia edo telebista: ...................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Posta elektronikoa, sare sozialak eta bestelako IKTak erabiltzea: ................................................................................................................................................................................................................................................................

AURREIKUSITAKO KOSTUAK (zehaztu zenbatekoa eta kontzeptua):

AURREIKUSITAKO DIRU-SARRERAK (zehaztu zenbatekoa eta kontzeptua):

2024AN AURREIKUSITAKO INBERTSIOAREN FITXA

Fitxa zenbakia:

IZENA:

DATA:

TOKIA:

DESKRIBAPENA:

JARRAITUTASUNA:

Hasierako urtea: ......................................

Aldizkakotasuna: ......................................

Aurreikuspenen arabera, noiz bukatuko da: ......................................

INBERTSIOAREN KOSTU OSOAREN AURREIKUSPENA, KONTZEPTUKA (zehaztu):

2024KO ORDAINKETEN AURREIKUSPENA (zehaztu):

KONTURAKO ORDAINKETA ESKAERA

Izen-deiturak: ................................................................................. NANa/IFZ: .......................................

Honen izenean: ............................................................................. IFK: ..................................................

Helbidea: .....................................

Nafarroako Gobernuak honako hauentzat eman beharreko laguntzen 2024ko deialdiaren onuraduna den aldetik,

Beste autonomia erkidego batzuetan dauden nafar biltokiak

Nafarroako erregio-etxeak

Espainiatik kanpo dauden nafar biltokiak

Eskatzen dut konturako ordainketa egitea 2024ko uztailaren 16ra bitarte egindako jarduerengatik, eta, horretarako, agiri hauek aurkezten ditut:

1.–Egindako jardueren memoria sinplifikatua.

FITXA ZK.

JARDUERAREN IZENA ETA DESKRIBAPEN LABURRA

NOIZ EGIN DEN

2.- Egindako gastuen zerrenda.

FITXA ZK.

EGINDAKO GASTUA
(eurotan)

ENPRESA

......................................(e)n, 2024ko ........................ aren ........(e)(a)n.

Sinadura:

Kargua:

DIRULAGUNTZEI BURUZKO FORU LEGEAREN 13. ARTIKULUKO BETEBEHARREN GAINEKO ADIERAZPENA

Nik, ............................................................................................................................... jaunak/andreak (NANa: .........................), nire izenean edo entitate honen ordez: ....................................................................

ADIERAZTEN DUT adierazpen honetan agertzen den informazio guztia benetakoa dela eta oso-osorik ematen dela.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateak ezin izanen dira foru lege horren artikulu hartan araututako dirulaguntzen onuradun izan.

Artikulu horretan adierazitakoarekin bat, ADIERAZTEN DUT adierazpen hau sinatzen duen pertsona edo ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela egoera hauetako batean ere:

–Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.

–Konkurtso-egoeraren deklarazioa eskatu izana, prozeduraren batean kaudimengabe deklaratua izana, konkurtso-egoeran egotea, kontu-hartze judizial baten pean, edo Konkurtsoari buruzko Legearen arabera desgaitua egotea konkurtso-egoera deklaratzeko epaian ezarritako desgaikuntza aldia bukatu gabe.

–Administrazioarekin sinatutako kontraturen baten behin betiko suntsiarazpena eragin izana, errudun deklaratua izateagatik.

–Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak bateraezintasun egoeraren batean egotea, indarra duen araudian ezarritakoari jarraikiz.

–Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean ez izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

–Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.

–Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak ezin eskatzera zehatu izana, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan agindutakoaren arabera.

......................................(e)n, 2024ko ........................ aren ........(e)(a)n.

Sinadura

2024KO JARDUERAREN MEMORIA-FITXA, .... ZK.

IZENA:

DATA:

JARDUERARI BURUZ BILDUTAKO INFORMAZIOA:

–Jardueraren irudiak/bideoak

–Online deialdietarako estekak

–Zabalkundea sare sozialetan (Facebookeko, Instagrameko eta abarretako irudiak)

–Justifikatzeko balio duten beste bitarteko batzuk

BERTARATUAK, GUZTIRA:

–Zentrokoak:

–Kanpokoak:

EGINDAKO SUSTAPEN JARDUERAK (zerrendatu eta materialen kopiak erantsi):

Prentsa idatzia, irratia edo telebista: ............................................................................................................................

Posta elektronikoa, sare sozialak eta bestelako IKTak erabiltzea: ...............................................................................

DIRU-SARRERAK (zehaztu):

JARDUERAREN GASTUEN ZERRENDA

DATA

FAKTURA ZK.

JAULKITZAILEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

2024KO INBERTSIOAREN MEMORIA-FITXA, .... ZK.

IZENA:

DATA:

TOKIA:

EGINDAKO INBERTSIOAREN DESKRIBAPENA:

DESBIDERATZEAK (aldaketarik izan bada aurreikuspenari dagokionez):

INBERTSIOAREN GASTUEN ZERRENDA

DATA

FAKTURA ZK.

JAULKITZAILEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

2024KO MEMORIA EKONOMIKOA

ENTITATEA:

Gastuak.

FUNTZIONAMENDUA
(kontzeptua)

ZENBATEKOA

FITXA
ZENBAKIA

INBERTSIOA
(kontzeptua)

ZENBATEKOA

Errentamendua

Telefonoa

Argindarra

Ura

Bulegoko materiala

Ordezkaritzako gastuak

Federazioaren kuota

Banku-gastuak

Funtzionamendurako aurreikusitako gastuak (A)

Inbertsioetarako aurreikusitako
gastuak (B)

FITXA
ZENBAKIA

JARDUERA (izena)

ZENBATEKOA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Jardueretarako aurreikusitako gastuak (C)

GASTUAK, GUZTIRA (A+B+C)

Diru-sarrerak.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Kuotak

Udalaren dirulaguntza

Tabernako diru-sarrerak

Bestelako dirulaguntzak

Jarduerak

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

2024KO FUNTZIONAMENDU GASTUAREN JUSTIFIKAZIO KONTUA

ENTITATEA:

ORDENA ZK.

DATA

FAKTURA ZK.

JAULKITZAILEA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

ORDAINAGIRIAREN DATA

GUZTIRA

Iragarkiaren kodea: F2402439